Gure inguruan jazzaren kultura zabaltzeko asmoarekin, 2007ko udazkenean Jazzargia Elkarte Musikala martxan jarri zen. Musika handi honen ezagutza ez duen publikoarengana iristea eta musikoen hurbiltasuna ditu helburu. Horretarako hainbat proiektu sortu ditugu: jazza zabaltzeko asmoz bihilabetekaria argitaratzea, ekitaldiak zuzenean eskaintzeko zirkuitua, eta Gasteizko udal Hezkuntza sailearen laguntzaz Jazz Uhinak Hirian Barrena entzunaldi didaktikoak.
1. Jazzargia Taldeko Lehiaketa bigarren helburuaren lorpena suposatzen da: gure musikariak laguntzea beraien lanbidearen garapenean. Jazzak lehenengo egunean bezain bizia jarraitzen du.