Euskadin Starwood Hotels & Resorts Katearen bitxi berria Hotel Marqués de Riscal, The Luxury Collection da. Hate honek Bizkaian Sheraton Bilbao eta Gipuzkoan Donostiako Maria Cristina ditu. Gaztea izan arren - orain dela bi urte “jaio” zen - gaur egun modernitate eta tradizio bat egitearen erreferente mundiala da, bere egilea Frank o.Gehry bezala. Hotela Arabar Errioxan aurkitu dezakegu, Eltziegon hain zuzen ere, Vinos de los Herederos del Marqués del Riscal upeltegietan bertan. Upeltegiak 150 urte betetzen ditu aurten. Ardoak, kulturak, turismoak eta errioxar-euskaldun gastronomiak, kolore nahasketa, usaina, laborantza eta turismoarentzat… eta zergatik ez jazzarentzat ingurune paregabekoa osatzen dute.